Arrate Egaña, idazlea

Arrate Egaña Gimenez idazlea Errenterian jaio zen 1963an, aspaldidanik Bermeon bizi bada ere. Hezkuntzan egiten du lan; hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEI-n (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea). Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011 eta abar), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, Bilboko Emakume Kontari, Lizardi, Kutxa Literatur saria (antzerkia) edo SM Baporea, besteak beste. Gidoigintzaren gaineko ikasketak burutu ditu, eta hau da idatzi duen lehenbiziko antzerki lana.

Euskararen Etxean bildu ginen eta elkarrizketa hau grabatu genuen. Arrate Egañak sari asko jaso du, eta bere argitaratutako liburuen zerrenda luzea da (didaktikoari buruzkoak aipatu gabe).

Literatur sariak
: 1. Angelitos negros (1992) S. 268-1992 (Premio Atenea, Salamanca). 2. La visita (1992), Donostia Hiria. 3. Printzesa puzkertia (1999), SM; Bapore saria. 4. 3. Katea (2000), Erroxape elkarteko saria, Bermeo. 5. Neguko udareak (2002), Bilboko udala, Emakumearen Zerbitzua: Emakumeak kontari. 6. Giltza (2011), Lizardi Saria, Zarauzko udala. 7. Egia (2012), Donostia Hiriko Kutxa 52. literatura saria, Antzerki sailean, Donostiako kutxa.
Argitaratutako liburuak (Fikzioa): 1. Angelitos negros (1992). Atenea. 2. Printzesa puzkertia (1999), SM; Bapore saria. 3. Mari (2000). Baigorri Argitaletxe, S.A. 4. Eskolan (2000). Baigorri Argitaletxea. 5. Protesia (Gutiziak liburuaren ipuina), (2000). Txalaparta. 6. Benetako pirata, (2001), Elkarlanean. Marrazkiak: Arrate Egaña. 7. Maritxu, (2001), Erein. 8. Neguko udareak (2002), Bilboko udala. Bilboko Udalaren Saria. 9. Logurepeko munstroak (2003), Erein; Auskalo Saila. 10. Oneka (2004) Erein, Sasi guztien gainetik saila. 11. Txinparta 1 (Irakurgaiak), (2004). Eskola liburua (Lehen Hezkuntza): irakurgaiak. (Beste autore batzuekin batera) Zubia –Santillana. 12. Txinparta 2 (Irakurgaiak) (2004), Eskola liburua (Lehen Hezkuntza): irakurgaiak. (Beste autore batzuekin batera) Zubia –Santillana. 13. Kixmi elurpean (2005), Elkarlanean (Bizitaupadak saila). 14. Txita more txikia (2007), Elkarlanean. Marrazkiak: M. Mar Agirre. 15. Hizkuntza sekretuak (2008), Elkarlanean. Marrakiak: Arrate Egaña eta M. Mar Agirre. 16. Izebak (2008), Ibaizabal. Marrazkiak: Mª Mar Agirre. 17. Ni naizen guztia (2009), Erein. Marrazkiak: Mª Mar Agirre. 18. Gabe gabe (201http://beta.blogger.com/img/blank.gif0), Erein (Neskatilak) Marrazkiak: Mª Mar Agirre. 19. Giltza (2011), Lizardi Saria 2011, Erein. Marrazkiak: Mª Mar Agirre. 20. Lanbroa/ Bruma (2011), Gero / Mensajero. Marrazkiak: Jokin Mitxelena. 21. Dragoia (2011), Erein (albuma). Marrazkiak: Mª Mar Agirre. 22. Paradisua (2012), Elkar (ipuin bilduma). 23. Egia (2012), Alberdania, Antzerki lana.

Bideoak (lehenengoa eta bigarrena) eta argazkiak.
Laburpena:

1. Nola sortu zitzaizun idazteko zaletasuna? Zaletasuna izan zen beharbada nitaz jabetu zena, eta ez alderantziz; zuk diozun moduan, sortu egin zitzaidan, txikitan idazten nuen. Idaztea naturala egin zait beti, istorioak jaso, istorioak kontatu. Zaletasun hura, jakina, asko lagundu dut gerora.

2. Zein liburuk eman dio zure idazteko ibilbideari inflexio-puntua, Printzesa puzkertia-k agian? Bai eta ez. Liburu horrekin ekion nion haur literaturan idazteari, baina hori baino lehenago bi sari irabaziak nituen, Donostiako Kutxa literatur lehiaketa eta Salamancako beste bat. Gazte literaturari dagokionez, Kixmi elurpean liburuarekin pauso handi bat eman nuen, helduen ipuinekin ere bai, antzerkiarekin... Ez dakit zer esan; liburu bakoitzak ate bat ireki dit.

3. Nolakoak dira zure pertsonaiak? Deskribatu zure pertsonaia gogokoenetako bat. Pertsonaia arruntak garatzen ditut oro har, hurbilak, nahiz eta askotan muturreko egoeratan kokatu, eta ondorioz, eraldatu nolabait.

ADELA begiko dut, Egia antzezlanaren protagonistetako bat. Emakume desatsegina, eskuindarra, ustela..., baina boteretsua, indartsua, erasokorra... egitekoa garbi duena, eta horren atzetik doana. Filmeko “maltzurra” da, baina aldi berean sentimenduak ditu, noski. Gainontzekoak geldoak eta dorpeak iruditzen zaizkio, bere esanetara ez daudelako, eta akzioan ekimena hartzen du, inongo beldurrik gabe. Gorrotagarria eta ulergarria iruditzen zait aldi berean: interesgarria.

Bestalde, umeei asko gustatzen zaie LUKAS Hizkuntza sekretuak liburuko protagonista: oso ume normala da, lasaia, inongo abileziarik gabekoa, atsegina eta hurbila.

4. Zein da irakurle selektiboena: umea, nerabea edo heldua? Betiere pertsonaren araberakoa da, ume, nerabe zein heldu izan. Nolanahi ere, umeek oro har andereñok agindutakoa irakurtzen du, eta gustura gainera. Beraiekin egindako saioak oso erosoak dira, irakurle saiatuak eta atseginak izaten dira eta. Agian nerabea izan liteke irakurle selektiboena: oso garbi dauka zer nahi duen irakurri ondo pasatzeko, baina ezin dugu ahaztu hezteko bidean dagoela, eta laguntza behar duela bere aukeraketan, berak uste ez badu ere. Helduei dagokienez, tailerretan, lagunen artean..., asko irakurritako jendea topatzen duzu, zaletasunak eta gustuak oso zehaztuak dituena. Baina, bestalde, noiz edo noiz liburu bat aukeratzeko aholkua eskatu izan didate, eta galdetzen diedanean zer motatako liburuak dituzten gustuko, erantzuten didate: edozer, zuri gustatu zaizun baten bat.

5. Idazten duzu eta lanen bat ere ilustratu egin duzu: jarraituko al duzu margotzen? Nahi bai! Izugarri gustatzen zait, eta gaztetan landu nuen bereziki, baina orain ezin dut. Idazteak, besteak beste, indar guztia xurgatzen dit. Aurrerago, ziur nago berriro egingo dudala; plazer hori ez nuke galdu nahiko.

6. Zein liburu mota nahiago duzu irakurtzeko, eta, bestalde, zeintzuk inspiratzen zaituzte idazteko orduan? Ez dut horien artean desberdintasunik egiten: lagungarriak direnak ere gustura irakurtzen ditut ere. Ez naiz nobela potoloa eta arina oporretarako uzten duen horietakoa; gogoa izanez gero, hori neguan ere irakurtzen dut. Batzuk jo puntuan izaten ditut: klasikoak, iparramerikar batzuk, eta, jakina, euskaldunak. Kopuruari dagokionez, ez naiz errealista: irakur nezakeena baino gehiago pilatzen baitzaizkit idazmahaian. Inspirazioa, bestalde, edonon topa daiteke: eguneroko eginbeharretan, telebistan, filmetan, musikan...

7. Ateratzear duzu Paradisua izeneko kontakizun bilduma bat. Non kokatzen duzu zuk paradisua? Buruan, bihotzean, erraietan... Zera esan nahi dut: toki fisiko zoragarriak ez dira agertzen, edo ez soilik; edonola ere gakoa ez dago hor. Barneko egoera bati egiten diot erreferentzia, espazio bati batzuetan, une bati. Egoera zoragarria edonon topa dezakegu: Pazifikoko irla palmondodun batean agian bai, baina zure herriko taberna batean ere bai. Paradisua gure baitan dago; aktibatzen ikasi beharko genuke.

8. Kontakizunak, nobelak, antzerkia… zertan zabiltza orain? Beti dago zerbait zain, ordenagailuaren tripetan gordeta, baina ez dakit noiz ahal izango ditudan zirriborro horiek garatu. Denbora pusketak salmentan baleude...!

[Breve entrevista en euskara a la escritora Arrate Egaña Gimenez, con una amplia obra literaria en euskara y castellano.]

1 comentarios:

Josi Sierra Orrantia dijo...

Idazle honek merezi du elkarrizketa bat eta ezagutzera emateko baliapideak jartzea.
Oso ideia ona Mikel: eta zorionak Arrateri bere lana eta kemenagatik ;-)
Hurrengoan mikroa, kamara edo laguntza nahi baduzu... kontatu nirekin Mikel.
Eta merezu duen mailan jarriko dugu Egaña idazlea!

Publicar un comentario en la entrada