De la política épica a la política lírica
Epika politikotik politika lirikora
Eztabaidatzeko artikulua Politika 2.0n, politiko eta bloggerren topaketa Eusko Legebiltzarrean 2008-9-13an, larunbata.
Demokrazia, literatura bezalaxe, Grezia klasikotik dator, mendebaldeko kulturan behintzat. Eta han epika izan zen ahoz aho helarazitako lehenengo genero erretorikoa. Horrek heroi baten ekintza gogoangarriak kantuz goraipatzea zuen helburu, lider karismatiko baten bidez herria berotzeko xedez, lagun orok itsu-itsuan jarraitu eta obeditu ziezaion buruzagiari. Homerok, k.a. VIII. mendean, Iliada eta Odisea idatzi zituen. Narratiba mota honek –kondairazko lidergo mitifikatu bateko deskribapen era– dirau hautesleen gibel kulturalean, gaur egungo politikan.
Oroimen kolektiboaren hasierako background hau gaindituta, heroi titanikoez fidatzen ez diren poeta ameslarien zenbait ikuspegi jaso dira. Bertolt Brecht-ek argi eta garbi adierazi zuen: “Zoritxarrekoa heroiak behar dituen herria!”. Paul Brulat-ek zera azpimarratzen du: “Aski da une bat heroi bat sortzeko, baina bizitza osoa da beharrezkoa gizaki ongile bat egiteko”. Azkenik, Herbert Spencer ospetsuak hauxe salatzen du: “Heroiei kultua sendoagoa da giza askatasunari begirunerik gutxien erakusten dioten lekuan”.
Egunen batean, herritar guztiak izango dira blogger, neurriren batean bederen. Adituek –David de Ugarte aipatu dezagun adibidez– honako hau uste dute: “la lírica es la característica del discurso ciberactivista típico”. Eta hona hemen blogger ororen jomuga komun eta inplizitua: “Hacer un hermoso blog, como parte de una bella vida”. Lirika, bizi diren gauzetatik geroko aukerak proiektatzeko modu gisa ulertuta, sentitu, gozatu eta orainaldian egiten da. Bizimodu da, besteak beste hautabidetzat jotzen dena, eta ez du bilatzen besteak baliogabetzea, ezta ukatzea ere. Izan ere, lirikak elkartzera gonbidatzen gaitu baina barreiatu gabe, eta eztabaidaren bila dabil, atxikimendua bilatu barik. Oso aukera etiko eta begirunetsua da, epikak derrigorrez azaltzen duen dimentsio baztertzaile eta borrokazalearen aurrean.
Epika guztiz lotua dago gizon-emakumeenganako maitasunari zerbait abstraktu moduan. Horren harira, heroiak ezartzen duen formula guztirako da ezinbestean, hots, oro konpontzeko irtenbide bakarra. Horixe da, hain zuzen, politikan Chek edo beste edozein lider mesianikok sustatu zuena; horiek azken sakrifizioa exijitzen dute, besteen alde hiltzeko gogoa,… desegitea eraikitzeko bide bakarra delakoanla. Epika politikoa behin betikoa da, eta monoteista batik bat: alderdi baliotsu bat dago bakar-bakarrik; gainerakoak paganoak dira, idolatra, disidente, zismatiko, fedegabeak,… Politika epikoak sinesgabeak bihurtu besterik ez du bilatzen… edo beraiek ezereztu.
Askoren arteko baten apaltasunetik dator lirika, pertsonarengandik (ez norbanakoarengandik), eta bere gain hartzen du guztietarantz proiektatzea bere eta besteen ezberdintasuna onartzeko gogotik. Lirikak elkarrizketa irekitzen du, eta eztabaida eraikitzailea, non baitaukate lekua sartzeak zein, gehienik urruntze ironiko batek, baina inoiz ere ez eskumikuak.
Epikak, ordea, kredoaren fanatismoa edo infernura egoztea onartzen du soilik, zeren hitzez adoretzen baitu heroia, eta logos baten seme horrek ez du onartzen beste egiarik berea baino. Konkistatzaile eta borrokalariaren epikak aurreikusten du sakrifizio eta konkistako gizarte bat, non baitaude sufritzen duten norbanakoak plus ultra baten bila, grina sufrituari zentzua ematen dion azken garaipen baten zain, eta horren ororen aurrean dago gizarte berrikuntzako lirika, naturalistaren kontakizun sutsuaren antza duena; izan ere, eten gabe bizi du aurkikuntza, pixkanaka, berriro ere asmatu nahian, piztuera pozgarri gisa.
Politika epikoa Carl von Clausewitz-ek definituaren alderantziz dagoen eboluziorik txikiena da nekez. Politika (epika) gerraren jarraipena baino ez da, beste baliabide batzuez. Botere epikoa gatazkaren ondorioz sortzen da. Iliada idatzi eta hiru mendera, Orestiada. Lirika genero aurreratuagoa da, eta sentimendu mugatu eta pertsonalagoak adierazten ditu; hori horrela, solaskidearengan antzeko zirrarak sorrarazi nahi ditu, gogoak eransteko xedez empatiaren aldetik.
Epikak taldekoa dakusa erakunde, molde berdintzaile, peoien armada, eta goi-plan bat edo nahi tragiko bati jarraitzen dio. Epika gaizki egokitzen zaie sareei, zeren baita norbanako erbesteratuen eta bakardadeen gauza. Prometeok baztertu eta kateatuta betetzen du zigorra. Epikak sinplifikatu eta homogeneizatu egiten du. Baina lirikak agertzen digu gure nortasuna ez datzala gure gaitasunean, besteekin batera lortu ditzakegun gauzetan baizik. Geure burua definitzera gonbidatzen gaitu, nork bere bandera eramatera, bere ildotik joanez, helburu bakar bat onartu gabe eta, are gutxiago, bide baztertzaile bat.
Politika lirikoak zubiak eraikitzen ditu, arazoen gainetik iragaten da, ikuspegien artean dabil bateratzen diren gauzen bila. Politika epikoak, aldiz, bereari eusten dio, isolatu egiten da, langak jasotzen ditu, “gu” eta “besteak” bereizten,… Hori guztia dela eta, egiazko politikak mesfidantza sortzen du arimarik zorrotz eta sentikorrenetan. Talentu gehiegi galtzen dira ( “politikatik urruntzen ari dira”), eta ez zen inoiz ezarri ohitura gisa esku-hartze orokorra, norbanakoak erantzukizun politikoak bere gain har ditzan, herritargo moderno, eder eta integral bat erabiltzeko oinarrizko osagai modura.
Politika epikoa latza da, erreaktiboa, polemista, manikeoa, banatzailea,… Politika lirikoak zera du xede: aniztasuna batzea, “konkistatzea” (erakartzearen haritik, ez garaitzearenetik), “harreman atsegina” ezartzea “gu” multzoko bertako beste parteekin batera. Politika lirikoa historian ageri da mugarri berezi batzuetan, hala nola norberaren zoriontasuna bilatzeko eskubidean; horrexek eskaintzen dio oso kontrapuntu iraultzaile eta bukolikoa 1776ko AEBetako Konstituzioaren ordena modernoari.
Pertsona ospetsu batzuek, hala nola John F. Kennedyk, Tony Blairrek, Nicolas Sarkozyk beharbada eta Barack Obamak agian… jakin izan dute uneren batean egoten euren alderdien oso gainean. Ez zioten utzi epikoak izateari euren historia bidean, baina jakin egin zuten politiko lirikoaren portaera batzuk –trazak bakarrik ziur aski– agertzen. Badaude beste eredu lirikoago batzuk era sozialean, ospe gutxiago dutenak, eta nazioarteko prentsan ahantziagoak direnak: hor dago kasu suitzarra (ikus “Visión política de un vasco ingenuo”).
Politika epikoak “politiko profesionalizatuen” alde egiten du, eta haietaz elikatzen da (oraintsuko berria, “10.000 zinegotzik ez daukate jardun ezagunik”), eta baita “alderdien aparatu eta goi-karguez” eta “zerrenda itxiez” ere. Politika lirikoak irekitzea eta onera etortzea bilatzen du, lankidetza du sostengu, 2.0 militantzia eta 2.0 hautesleriaren rol berrituak malgutzen ditu, eta ihes egiten dio politikak lanbide gisa irauteari.
Politika epikoak erabateko hitzaldi sutsu eta inozoak jaurtitzen ditu, mezua gogortu egiten du, eta errealiate poliedriko baten interpretazioa errezten du. Lirikoek sinesten dute José Martíen aipuan: "La palabra no es para encubrir la verdad, sino para decirla". Blogosferak deklaratzen du hori: entzun, lotu, partekatu, eragin,… Ez da hain zaila erakundeko planoan: Nahikoa da politikoen kafetegiko “elkarrizketa ona” ez ezkutatzea jendaurrean, bost minutu geroago ondorioak aurkezten dituztenean ohiko komunikabideen aurrean; are epikoegiak dira… gure zoritxarrerako.
2.0 webguneak erraztu dezake herritarrek lagundu eta parte hartzea taldeko ekimenetan, eta erreminta sendoa da demokrazia elektronikoan aurrera egiteko xedez. Hori errazteko, politika liriko batek sortuko lituzke erakunde ireki batzuk, gizartean dagoen jakintza eta esperientzia baliatzen dutenak, erabakiak hartzeko prozesu publikoetan sartze aldera.
Euskal politika izan da, eta uneon ere bada, erreferente epika gaizki ulertuan, edo tragedia dramatikorik txarrenean, zeren gutxiengo batek ez baitu oraindik gaitzesten indarkeria zentzugabea erabiltzea helburu politikoekin. Baina, aldi berean, eskaintzen digu lirika baketsuko emanaldi oparo bat, hainbat lagun handik aurkeztua; agian isilenak izango dira zorrotz eta sentikorrak izateagatik, ongi jakin baitute gainditzen euren biktimen halabeharra.
Egiazko lirismo politikoko beste frogarik ere badago. Izan ere, ordezkaritzari eustea gaur adeitasunez hartzen gaituen Eusko Legebiltzar honetan, eta horren arabera familia bizkaitar handi bat (3,8 nagusi hauteslekoa) eta herritar araber bakar bat balio berekoak dira bototan; “lirika politikoa” garbi-garbiko kasu bakar eta mundiala da benetan (ikus “Quiero ser alavés”).
Politika lirikoak boterean dagokeeen txandakatzean du sinesten. Izan ere, pertsona izan behar dugu lehenago hautesle baino, eta demokrata lehenago alderdikoi baino, eta –eredu eman behar duten lagunen kasuan– militante lehenago kargudun baino. Ulertu egin behar dugu txandakatzea positiboa dela guztientzat, denok gizarte bereko kide gara eta. Empresa balitz bezala, eta bertan ekoizpenean edo marketingen lanean dihardugularik, inork ere ez du interes berezirik “bere” jasotzeak beti irabaz dezan. Txandakatzea eraginkorra da… eta begi-keinu bat uzten baldin baduzue: zergatik ez hezkuntza bat jeltzaleek kudeatzen dutena,… 22 urtean kanpoan izanda?
Presa dago benetan hezkuntza fraktal bat edukitzeko, balio etiko partekatuak berekin daramatzana, gatazkako epika troglodita gainditzen duena, hain zuzen. Kontakizun lirikoan boterea adostasunetik azaleratzen da, hots, beste hitzarmenik sortzeko gaitasunetik. Etika ubuntuaren aldetik ("pertsona bat gizatiar egiten da gainerako lagunen bidez"), erraz iragaten da besteak menpean jartzetik eurei boterea ematera, eta buruzagiaren epikatik mumiaren lirikara. Utopia hau gauzatuz doa aldi batean, non bilakatzen baitira nahasgarriak subjektu eta objektuen arteko mugak, ekoizle eta kontsumitzaileen artekoak. Alderdikoi kolonizatzaileen iraganaldiak bide eman dio lauso, mugikor eta korapilatsua den oroko jakitun kartografoen geroari. Tags Technorati: politika 2.0 | blogosfera | redes sociales | e-democracia.
Malos tiempos para la lírica, de Golpes Bajos
Los docentes hacen un mundo de diferencia.
- We'll be in trouble as long as we pay the best professors less than the worst football coaches.*
- Nous aurons des soucis tant que nous paierons les meilleurs professeurs moins que les pires entraîneurs de football.